Bruhun Barkoxekuari
1
Errazü, Bruhun Barkoxe,
Beha zakitzat hunaxe!
Thipiñ-ütsü bat galdürik nago,
heñez bien artekoxe.
Hura ediren nahiz nabila,
Orai heben, sarri hantxe.
2
Eman deiküzü bidia
Eta egin dut lehia.
Barkoxe herri handian dizüt
txerkatü jandarmeria
Nurk daki nun zer zokho jo düdan,
bürhüngüt ürik büria?
3
Nurbaitek hatik gizonki
Erran deit: Tziauri eneki
Jandarmeria xüchen Barkoxen,
ihurek beno hobeki
Badakit nun den, karrika horri;
zük behar düzü jarraiki.
4
Karrikan aitzina juan,
Jandarmerian jo: tan, tan!
Gizuntto bizar gogorreko bat
agertü zait lerden: «Prezan!»
Thipiñ-ütsia galthegin derot,
sosa nian eskietan!
5
Orok jakin ezazie,
Untsa hartü behar düzie
Ez, Barkoxeko jandarmerian
gaihaje hunik eztie.
So beltz ükhen düt bai eta entzün:
«Fute-mua le kan non de die!»