inprimatu
Boz-denbora
Izenburua:
Boz-denbora
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
865.zk.
Orrialdea:
4

Boz denbora

 

 1

 

 Otsailetik Martxora

 Bozketa denbora.

 Bozketa

 Boketa.

 Ahurtara bat

 Boz-galdegile

 Gizon eta

 Emazte.

 

 2

 

 Xuri, gorri,

 Horail eta beste

 Zonbat kolore!

 

 3

 

 Ezkertiar: Etchandy

 Gizonik aski,

 Ahalak ttipi;

 Zer den ari

 Ez da ageri.

 

 4

 

 Ezkerrago: Blasquiz

 Ixil dago

 Orai-dino

 Besteri so

 Irriz.

 

 5

 

 Bi itzulixka

 Egin-eta

 Jarriko da

 Gaulixtaren alde

 Azpiz.

 

 6

 

 Eder eta gazte.

 Christiane Etchaluz

 Gogoa erne

 Geroari buruz.

 Eskual Herria

 Eskualduneri.

 Zertako ez etxen

 Jabea Nagusi?

 Solas hori

 Ez da gaizki.

 

 7

 

 Handien handi

 Mixel-tiarrak

 Xori onak...

 Ene partez bier

 Zorionak...

 

 8

 

 Kolorez

 Lapurditik

 Mixel Beltxa

 Kolorez

 Garazitik

 Mixel Hitxa

 

 9

 

 Badituzte bedera

 Uztarriko lagun

 Batek Eskualdun

 Besteak Erdaldun.

 Aipa ditzagun

 Nola ahantz:

 René eta Franz?

 

 10

 

 Lapurdiko Mixel Beltxa

 Dena biper eta gatxa

 Beroa eta garratxa

 Bere kasetan ari da

 Egin lanak ager

 Egin-geiak aipa;

 Handik pusa

 Hortik xixta

 Mixel hotxa...

 

 11

 

 Garazlko Mixel hori

 Diruz Jori

 Ideia emaiteko

 Kaseta egiteko

 Badu meneko

 Parisetik jinikako

 Zerbitzari Jauntto...

 

 12

 

 Lagun bat ere badu:

 Huni kasu!

 Magnuel Larri

 Larzabaleko

 Ixkilimaren

 Xorroxteko...

 

 13

 

 Ixkilima du

 Hautatu

 Ahal guziak

 Xixtatu

 Kolpatu

 Odolstatu...

 Eta sendagailu?

 Egin leku;

 Jar giten gu...

 

 14

 

 Nexkatxaren

 Kasetak du

 Bestenarentzat

 Etsenplu.

 Hitz bat ez du

 Besteentzat kolpagailu.

 Nork ohi zuen

 Egun erranen

 Gizontasuna

 Emaztetan zela?


inprimatu