Paperotako hitzetan azaltzen naizena

ez naiz ni.

 

Hemengo idaztietan ageri dena

ni ere baden arren.

 

Kixkal ditzala paperok suak

irents nazala lurrak

nor izan ustetik

zer izatera hel nadin

edo deus ez.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia