Estrogon jauna.

Godotenea, z/g.

Samueltown. UKRONIA.

 

Gogo maitea:

 

barka ezak aldegina

arrazoi huen

urkatzean gogortu egin zitzaidakean

 

hemen parajeak

errauts koloreko dituk

 

ez zegok

belardirik are gutxiago ibairik

 

mendiak ere

errautsezko dunak dituk eta

 

ez zegok

egunik, ez gaurik ez bihar ez etzirik

 

behi bat

ikusi diat ezereztietan bazkatzen

 

etor hadi

oinetakorik gabe biziko gaituk

 

ikusiko duk

nola hiri ere gogortzen zaian sokapean

 

etor hadi

garai zaharrak gogoratzera

 

esan zidatek

ez dagoela inoren zain egon beharrik

 

etor hadi

Gogo, etor hadi lehen bait lehen

 

                                                        VLADIMIR

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia