Martintxiki garitan itoa
gizarajoa
Prometeo sutan errea
miserablea
Abere lotsaz ukatua
madarikatua
Piztia pozoi dariona
gizona
Izan ez den Edenetik
izango ez denera
bidea luze da
izan beharrarena
astun berriz zama
izan ezarena.
© Joxerra Garzia "Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia