Ardi bat galdu

eta artaldea utzirik

haren bila doa

artzain ona.

Artaldea du maiteago

ardi galdu hura baino.

 

Ardi bat berezi

eta artaldea galdurik

kuttun minez dago

artzain txarra.

Ardia du maiteago

artzain onak berak baino.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia