mila bederatziehun eta zazpigarrenean

huts azpiko egun batez jaioa

parkean barrena abiatu zen korrika eroan

erori eta atzera berriz korrika

kolegioko patioan baloia jaurtiz

erori eta atzera berriz korrika

maniobra-zelaian barrena fusila eskutan

erori eta atzera berriz korrika

huts azpiko egun batez

errusiarren suaren pean

eta erori.

                                      Rainer Brambach. «Paul».

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia