Lore zimel usaia

zure baratzean

sudurretara heldu zitzaidan

ase nintzenean.

 

Altxorren ganbarako

zoko ilunean

amaraun hits bat ikusi nuen

zilarren gainean.

 

Lamiaren dei-hotsa

belarrira ezti.

Zure orroak trumoia ere

estaltzen errazki.

 

Ainara airatu zait

begien bistatik

zapelaitzarenean kabia

egiteagatik.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia