Ikusi nuenean

nik zure islada

iruditu zitzaidan, maitea,

airean ainara.

 

Estrainekoz entzunik

nik zure ahotsa

iruditu zitzaidan, maitea,

lamien dei-hotsa.

 

Ikusi nuenean

zure begirada

iruditu zitzaidan, maitea,

altxorren ganbara.

 

Aditu nuenean

nik zure usaia

iruditu zitzaidan, maitea,

loreen eztaia.

 

                        Dastatu nuenean

                        zure zaporea

                        iruditu zitzaidan ez zela

                        beste bat hobea.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia