Ukapenaren erresuma

mugatu genuen

ukabilen hesola imajinarioez.

 

Iraultzaren ildoa

markatu genuen

ezintasunaren zuin zurrunez.

 

Geroaren pasadizua

antolatu genuen

orainaldi errearen errautsez.

 

Ametsaren inbentarioa

prestatu genuen

loezaren malko garratzez.

 

Testamentutzat

utzi genuen

arrasto galdu bat

lur antzutuan.

 

Eta ukabilak

ireki genituen

eta eskuak

luzatu genituen

etorkizun eske.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia