CURRICULUM VITAE

 

eternitate bat

ezerezaren altzoan

mende bat

harri aroan

urte bat

burdinazkoan

belaunaldi bat

egurraren anparoan

lipar bat

itxaropen zoroan

geroaren karga

ezin eroan

eternitatearen

esperoan.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia