Donostia, uztaila,

jazz eta kea.

Berea ez beste

hizkuntza denen

Babel itsasoan itoa.

 

Orereta, Errenteria,

jazz eta kea.

Ordena zainak

ordenaren zainak

ebakitzen.

 

Bretxa, Donostia,

jazz eta kea.

Berrogei urtez hazitako lepazainak

aizto tzarrez

komunean ebaki dituen arrain saltzailearen

herriaren parabola.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia