Irrintzia dut aita

ama isiltasuna

bortxaz

estali zuena.

 

Urraduraren ondorioz

hil zen ama.

 

Usteldu ziren

amaren

errai odolduak

eta han

putzu gori hartan

sortua naiz

dardarti.

 

Ama bezala naiz

hauskor eta debila

eta badakit

berandu gabe

irrintzi ahaltsuren batek

urratuko duela

sabel nere hau

baina

bortxakeriaren bortxaz

erditurik

ni bezalako

izaki izutietan

loratuko zait

odola.

 

Isiltasunaren alaba naiz

hitza

deitzen nautena.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia