...limosna eske dabiltza gauez, ezaren biltzaileok, lapur txikien gisan, etxekoandreari gaztainak, etxeko jaunari kapoiak, etxeko alabari irribarrea, eta historiari etorkizun apur bat kendu nahirik.

 

Busti gabeko ardoa eskainiko die tabernariak behingoz.

 

Urregorririk ez da eskean dabilenarentzat...

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia