I.— Heriotza untzi erratu bat da

        poetaren irudimenean eta

        poetaren irudimena arma bat hauskorra

        —apenas sastakai bat—

        desidiaren itsaso zabalegia zeharkatzeko.

 

II.— Sastakaia ukabil altxatuan duela

          etsai imajinarioen zelatan dihardu kapitain poetak

          —imajinarioak dira piratak harrapakinik ezean,

          eta hodeien negarra itsasoaren altzoan—

          inoraezerako untziaren branka zabukarian tente.

III.— Orduen olatuak beste porturik ez dago hemen

          heriotzetik babesteko

          — heriotza misil sofistikatu bat da—

          hondorik eza noiz joko,

          jitoan doakigu bizia,

          untzi erratu hau.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia