Egunak eta gauak

tar-tar abantean

ene gorputzaren portutik

mila altxor

eta bat gehiagoren garraioan

tar-tar taigabean

etorri doaz

promes jarioan.

 

Eta arimaren kaian

ahopeka mar-marrean

estibadoreak lanezan

mila egun

eta gau bat gehiago joanen

oroitzapen dardargarriak

isladatzen zaizkielarik

begi etsipenez itsutuetan.

 

Zoriaren untziak ez du

irla honetan aspaldi

eskalarik egiten.

 

Altxorrak amets dira:

ametsak altxor zireneko

naufragioaren hondakinak.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia