Laberintoak lau ate

bakoitzean bina kate

zure zortziko arnas konpasek

aspaldi preso naukate.

 

Laberintoak lau sala

ilunak gaua bezala

zure begien ñirñir ñabarrak

argirantz gida nazala.

 

Irtenbide bat bakarra

hura aurkitu beharra

zure petxuko upeletatik

eman zaidazu indarra.

 

Zortzi kate, zortzi giltza,

herioak darabiltza

berak ateak ireki arte

bizi dezagun bizitza.

 

Nahiz eta izan hain llabur

bizitza ez dugu xamur

zergatik egon herioaren

besotan erori beldur?

 

Bagabiltza bidez bide

ezerezerako kide

amets gaizto hau betiko loak

bihurtuko du aierge.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia