hura

ez gazi, ez geza,

ez izatearen mentura

 

ni

mendeak barrena

hamaika agoni

 

hi

ni bezalakoa al haiz?

hi bezalakoa ni?

 

gu

katerik ez baina

elkarren katibu

 

euskadi

zazpi morroirentzat

hiru agintari

 

mundua

pailazotzat gaituen

filme bat, mutua

 

unibertsoa

aspertu zen Haren

zirizko bertsoa

 

gero

ezer topatzerik

ez dut nik espero

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia