dio

poetaren profeziak

gizona miserable da

gizon izaten hasteko

eskubideen deklarazio bat behar badu

profetaren poesiak

dio

itxaropenezko ez diren

hitz berdetan

eta zer da orduan gizona

eskubideen deklarazio eta guzti

gizon izaten hasten

ez bada?

diot nik.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia