sarritan ezer ez naiz
sarritan
ezerezaz puzturik
NERONI
izatearen mugaraino
hanpatzen da
nire NIa
mugako ispilu mugagabean
ikusten dut gero
islaturik
NI harro hori
NERONI uste eta
INOREN
arrotz bihurturik
eztanda handiz
lehertu da
NERONI
ispiluaren bestekaldean
INOREN
puska txikitan
in vitro
triskaturik.
© Joxerra Garzia "Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia