Aitaren

malko batez

sortu zen

mundua

bakardade garratz

sortzez gazia.

 

Eternitatearen

hari mehean

eskegi zuen

gero

lehor zedin

bakardadez hazia.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia