Ireki didazula atea

baina

aterik

ireki ote didazun

zalantzak

zotinik ere ez du sortzen,

izenik gabeko orduak

gaueko hamaikak

jo dituenean

ezinaren erloju zaharrean.

 

 

 

© Joxerra Garzia

 

 

"Joxerra Garzia: Dena dela (Bezperaren kronika)" orrialde nagusia