I

Pantano hura

eltxo madarikatuz

josita zegoen.

Eskuez intsektu

gortina hura urratu

nahi izan zuen,

bestaldean ura ikusteko edo.

Inoiz ikusi ahal izan balu

ur berde nazkagarria besterik

ez zukeen ikusiko.

 

            II

Pantano hartan

bizi ziren eltxoek

begi distiratsu batzuk

ikusi zituzten hurbiltzen.

Agudo joan ziren

begiak urratzera.

Bestela, haiek garbi eta garden

irudikatutako ura

berdea eta nazkagarria zela

ikusiko baitzuten.

 

utopiari, beti begi distiratsuak baititu

 

 

 

© G. Arroyo

 

 

"G. Arroyo: Eskeintzak" orrialde nagusia