ERREPIKA

 

KORUA:

        Atsekabe handia ematen digu zu joateak, Urtzi Thor. Zergatik joan? Zer atik utzi behar gaituzu? Zoriaren halabeharra al da gure lurraldeak uztera behartzen zaituena? Horrela bada, agur!

ITSAS HANDIAK: Agur, Urtzi Thor, ausart guztien artean ausart!

LARRUN MENDIAK: Agur Thor bizkorra, oinaztarriaren menperatzaile hori, agur!

URTZI THOR:

        (Untziko kareletik) Agur! Agur itsas ertzeko Pirineoak! Mendi leun eta argitsuok! Ibar epel eta berdeok! Herrixka irripartsu eta doinuz jantziok! Agur aspaldiko euskaldun gotor eta alai, aurpegi zorrotzekook! Agur neska gazte eta dantzariok! Banoa ni, berriz ere, nire izotz eremuetara. Agur! Agurl

 

 

 

© Pio Baroja
© itzulpenarena: Patxi Apalategi

 

 

"Pio Baroja: Altzateko Jaun-en kontu zaharra" orrialde nagusia