ERREPIKA

 

KORUA:

        Urtzi Thor itsas-aldera hurreratu da. Sokoako itsas-ertzeko hakaitzetan dago, bitsezko lainotan zartakatzen diren uhin zakarrei so. Haizeak, orroeka, zezen bat dirudi, eta euriz nahasiriko boladak, heroe pertz-dunaren bizar gorria bustitzen dute. Zeri begira zaude, Urtzi Thor? Zer asmo duzu? Nora zoaz?

URTZI THOR:

        Agur! Agur itsas ertzeko Pirineoak! Mendi leun eta argitsuok! Ibar epel eta berdeok! Herrixka irripartsu eta doinuz jantziok! Agur aspaldiko euskaldun gotor eta alai, aurpegi zorrotzekook! Agur neska gazte eta dantzariok! Banoa ni, berriz ere, nire izotz eremuetara. Agur! Agur!

 

 

 

© Pio Baroja
© itzulpenarena: Patxi Apalategi

 

 

"Pio Baroja: Altzateko Jaun-en kontu zaharra" orrialde nagusia