ERREPIKA

 

KORUA:

        Urtzi Thor, Urtzi Thor! Zergatik jaitsi zara Larrun menditik? Zergatik begiratzen duzu tristuraz Urruinetik Ipar Euskal-Herri hain eder eta hain irripartsua? Zein atsekabek lausotzen du zure adorea? Zer dela-ta zure haserre eta tristura-traza?

URTZI THOR:

        Agur! Agur itsas ertzeko Pirineoak! Mendi leun eta argitsuok! Ibar epel eta berdeok! Herrixka irripartsu eta doinuz jantziok! Agur aspaldiko euskaldun gotor eta alai, aurpegi zorrotzekook! Agur neska gazte eta dantzariok! Banoa ni, berriz ere, nire izotz eremuetara. Agur! Agur!

 

 

 

© Pio Baroja
© itzulpenarena: Patxi Apalategi

 

 

"Pio Baroja: Altzateko Jaun-en kontu zaharra" orrialde nagusia