ERREPIKA

 

KORUA:

        Urtzi Thor, Urtzi Thor indartsua, begi bihurri eta bizar gorriduna, Larrun mendira igo da eta Espainia hegiko eskualde gailurtsura, tontor zorrotz, haran heze, muino-lepo berdeetara begira dago. Nora hoa, Urtzi Thor? Zergatik hoa urrun?

URTZI THOR:

        Agur! Agur itsas ertzeko Pirineoak! Mendi leun eta argitsuok! Ibar epel eta berdeok! Herrixka irribarretsu eta doinuz jantziok! Agur aspaldiko euskaldun gotor eta alai, aurpegi zorrotzekook! Agur neska gazte eta dantzariok! Banoa ni, berriz ere, nire izotz eremuetara. Agur! Agur!

 

 

 

© Pio Baroja
© itzulpenarena: Patxi Apalategi

 

 

"Pio Baroja: Altzateko Jaun-en kontu zaharra" orrialde nagusia