ERREPIKA

 

KORUA:

        Egunsentia hasi da irriparrez zeruan. Auzoan ez da inor ageri. Aker batzuk tiratu gurdi gainean doan gizon zorrotz, begi-bihurri bizar-gorri hori nor da? Zergatik darama buruan pertz bat? Gizon bat ala jainko bat ote? Thor da, Urtzi Thor, Lurraren semea, jainko guztietan indartsuena. Urtzi Thor gelditu egin da eta Altzateko baserrira begira, melankoliaz mintzo da. Entzun, entzun dezagun zer dioen!

URTZI THOR:

        Agur! Agur itsas ertzeko Pirineoak! Mendi leun eta argitsuok! Ibar epel eta berdeok! Herrixka irripartsu eta doinuz jantziok! Agur aspaldiko euskaldun gotor eta alai, aurpegi zorrotzekook! Agur neska gazte eta dantzariok! Banoa ni, berriz ere, nire izotz eremuetara. Agur! Agur!

 

 

 

© Pio Baroja
© itzulpenarena: Patxi Apalategi

 

 

"Pio Baroja: Altzateko Jaun-en kontu zaharra" orrialde nagusia