literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

osteguna, martxoak 28

HITZORDUAK

Martxoak 30: Amets Arzallus bertan dela  Ibrahima Balderekin idatzitako Miņan liburuari buruz kalakan arituko dira martxoaren 30ean (larunbata) 10:00etan Hazparneko mediatekan. HAIK (Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba)

EMAILUA

Antzerkiaren nazioarteko eguna

antzerkia2024 Artea bakea da

- 2024ko martxoaren 27a, Jon Fossek idatzia
Pertsona bakoitza bakarra da eta, hala ere, beste guztiak bezalakoa. Gure itxura, kanpotik, beste guztiena ez bezalakoa da, noski, hori oso ondo dago, baina gutako bakoitzaren baitan ere bada zerbait, norberarena eta beste inorena ez dena, berea bakarrik dena, pertsona horrena. Beste hitz batzuetan esanda, bere espiritua edo arima. Edo, bestela ere, hitzekin ez etiketatzea erabaki dezakegu, bere horretan utzita, besterik gabe.

SOLASEAN

Joseba Sarrionandia: «Euskaldunok 'eskizoglosia' batean bizi gara, identitate zatituekin»
Berria, 2024-03-23

Mariasun Landa: «Ikuspegi pedagogikoa da haur eta gazte literaturaren gaitz endemikoa»
Berria, 2024-02-27

Goiatz Labandibar: «Benetan garen baino modernoagoak garela uste dugu»
Berria, 2024-02-21

IDAZLEEZ ARI

Xabier Montoia

Euskal literaturak kasik ezezagun zuen paisaia eta jendartea --Gasteiz-- ez ezik, alderdi mingarrienetatik ere gure historia hurbilenari eta gure orainari beldurrik gabe heltzeko gogoa zor diegu, bertzeak bertze, Xabier Montoiaren literatur lanei.      

Patziku Perurena

Natura jaso duen bezalaxe baitirudi jaso duela hizkera Perurenak, neke gabe, kukuak esanda, haizeak ekarrita edo errekak bustita, maisutza teknikoa hitzaren eztiak estaltzen duela. Hitzak belarrirako aukeratzen dizkigu poetak, zehatz eta aberats, kanturako diren poemetan eta halaber soilik irakurtzeko direnetan.      

Uxue Apaolaza

Pertsonaiak izaera sozialaren eta norbanakoaren nortasunaren arteko tenkan bizi dira. Izaera sozialaren presioak estetikaren menera mugitzera bideratzen ditu eta bestetik, norbanakoaren nortasun horrek antiestetikaren mundurantz lerratzen ditu pertsonaiak.      

Efemerideak

1847: Ramos Azkarate jaio zen

1884: Anxuberro (Jean Saint-Pierre) jaio zen

1899: Juan Iruretagoiena jaio zen

1966: Imanol Murua Uria jaio zen

1970: Joxemiel Bidador jaio zen

1971: Antonio M. Labaienen Agar'en seme Ismael lehenengoz antzeztu zen Urnietan

2003: Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobela argitaratu zen

2023: Txe (Joakin Arregi) hil zen

 

1135: Moseh ben Maimon jaio zen

1868: Maxim Gorki jaio zen

1884: Angelos Sikelianos jaio zen

1909: Nelson Algren jaio zen

1912: Leon Damas jaio zen

1914: Bohumil Hrabal jaio zen

1931: Jane Rule jaio zen

1936: Mario Vargas Llosa jaio zen

1940: Russell Banks jaio zen

1941: Virginia Woolf hil zen

1942: Miguel Hernandez hil zen

1945: Pierre Michon jaio zen

1953: Valentine de Saint-Point hil zen

1962: Hugo Wast hil zen

1981: Yuri Trifonov hil zen

1994: Eugene Ionesco hil zen

2012: Harry Crews hil zen

Bilaketa