literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

ostirala, apirilak 19

HITZORDUAK

Apirilak 19: Maddi Ane Txoperenarekinn Ez erran inori nobela solasgai izango dute apirilaren 19an (ortzirala) 19:00etan Erratzuko Lixutegian.

Apirilak 19: Piarres Larzabal euskal antzerkiaren hatsa mintzaldia eskainiko dute Ixabel Etxeberria, Pantxoa Etxegoin eta Jon Casenavek apirilaren 19an (ostirala) 19:00etan Azkaineko Biltoki gelan.

Apirilak 19: Miriam Lukiren Argialdiak ipuin liburuari buruz arituko dira apirilaren 19an (ostirala) 19:30ean Ean, Eskolondon.

Apirilak 20: Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 20an (larunbata) 10:30ean Berako liburutegian.

Apirilak 22: Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema liburu berria aurkeztuko da apirilaren 22an (astelehena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Apirilak 22: Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 22an (astelehena) 18:00etan Igorreko kultur etxean. Gidaria: Esti Vivanco.

Apirilak 23: Harkaitz Cano izango da Liburu eguneko azokako idazle gonbidatua, eta apirilaren 23an (asteartea) 12:00etan Itziar Ugartek elkarrizketa egingo dio jendaurrean, eta ondoren liburuak saltzen izango da Donostiako Gipuzkoa plazan.  

Apirilak 23: Jon Alonso idazlea Carvalho Euskadin nobelari buruz arituko da solasean apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Donostiako Martuteneko auzoko Etxarrienen. Gidaria: Juan Luis Zabala.

[hitzordu guztiak ikusi]

EMAILUA

Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema liburu berriko lau poema irakurgai
Lurrikara baten dardara dakar Itzalen tektonika izeneko Itxaro Bordaren poema liburu berriak. Garai izugarri baten ikarak, poetaren paseoak eta desirak adinik ez duela ospatzen duten lerroak. Argitasunaren ehundurak eta larruaren hedadurak. Astelehenean aurkeztuko dugu, 11:30ean, Donostiako Konstituzio plazako liburutegian, eta aurrerapen bat jarri dugu sarean irakurgai.
itzalenteknonika

SOLASEAN

Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11

Jon Alonso: «Ez naiz gauza izan nobela hau idazteko gaur egun arte»
Gara, 2024-04-03

Ernesto Prat Urzainki: «Sumatzen da landa eremuko nobela beltza hiritik idatzia dagoenean»
Gara, 2024-04-01

IDAZLEEZ ARI

Eider Rodriguez

Narratzaileak labana batez ebakitzen ditu pertsonaia, gertaera edota giro bat benetan nolakoa den erakusteko esaldiak, eta egoeren estutze horri narrazio osoan eusten dio. Ipuin guztietan azpiko ahots bat maisuki nagusitzen da, estilo zehatz baten marmar isil baina iraunkorra aditzera ematen duena.      

Luigi Anselmi

Dotore ageri zaigu jarreretan, kultista hitzen hautuan, klasikozalea idazkeran. Ezaugarri hauetaz gainera, bere poesiaren bigarren ildo nagusia piztiek markatua da, bere zoo ilogiko, bai, baina sinbolikoak.      

Lourdes Oņederra

Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko amildegiaz, bakardadeaz, bilaketa ororen alferrikakotasunaz edo gure bizitzari zentzua ematen dioten istorio nahiz kontsignen hutsaltasunaz hitz egiten digu.      

Efemerideak

1944: Abelino Barriola hil zen

1954: Antonio Amundarain hil zen

1959: Xerar Urrutia Jorajuria jaio zen

1973: Txikia (Eustakio Mendizabal) hil zen

2007: Balentin Aurre-Apraiz hil zen

 

1824: Lord Byron hil zen

1824: Lord Byron (George Gordon) hil zen

1832: Jose Echegaray jaio zen

1886: Manuel Bandeira jaio zen

1900: Richard Hughes jaio zen

1918: Marc Legasse jaio zen

1925: Gudmundur Steinsson jaio zen

1931: Etheridge Knight jaio zen

1934: Jean Ziegler jaio zen

1941: Brechten Mutter Courage und ihre Kinder estreinatu zen

1983: Jerzy Andrzeiewski hil zen

1989: Daphne du Maurier hil zen

1998: Octavio Paz hil zen

2006: Ellen Kuzwayo hil zen

2009: J.G. Ballard hil zen

Bilaketa