www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aritzaren zumo gozua
Juan Ignazio Uranga
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Aritza-ren zumo gozua, Juan Ignazio Uranga. Imprenta de J. Baroja é hijo, 1896 (?).

 

 

   

ARITZAREN ZUMO GOZUA

 

JOSTIRUDIA EGINTZA BATIAN

GIZON BAKARRENTZAT MOLDATUA

 

JUAN IGNACIO URANGA-K

 

SAN SEBASTIAN

IMPRENTA DE J. BAROJA É HIJO

1 i 2, Plaza de la Constitución, 1 i 2

 

 

IRUDIGILLEAK / EGINTZALLIAK

        PRAXKU: (artzaia) Kasal Felipe.

        MIGEL MARTIN: Andonegui Domingo

        MARTIN: Gamboa José.

        PELLO: Arrieta José.

 

        Iruditegiak aukestatzen du Plaza, alde biyetan kaliak dituela.

        Gertaera da Probintziko edozein erritan.

 

 

LENBIZIKO IRUDIA

 

Praxku lakarrik.

 

PRAXKU: Au jendiaren poza eta batasuna, nola batek utziko ditu oiek urtian bein kaleratu gabe? urte guztiyan lana beste gauzik ez dute egiten, eta noizik bein ematen zaiotenian jolasbide pixka bat, zoraturik, zer egiten duten ez dakitela ibiltzen dira, bañan au egiten det nere esanak ondo egiten dituenarekin; bada berdin sarituko banitu guztiyak, ez nezake iñola ere burutu oiekin. Lengo urtian ez nituen ekarri, bañan aurten...

 

 

BIGARREN IRUDIA

 

(Ezkerretik) Praxku, Miguel Martin eta Pello.

 

MIGEL MARTIN: Ondo ote nabill? an ote da gaur festa zelebrutzen dan erriya?

PELLO: Altzaiduzku pala (Ojuka)

PRAXKU: Zer zabiltza adixkidia? Zerbai galdu al dezu? (Migel Martiñ-i.)

PELLO: Puzka bateko oja... (Ojuka.)

MIGEL MARTIN: Uste det bidia galduta nabillela. Gaiñ gañeko klasea (Ojuka.)

PRAXKU: Non zebilkizun bada, gerriyan musu zapi bat bezela? alakorik bada, pregoituko du erriko pregonaiak, etzaitezela eztutu orren gauza gutxigatik.

PELLO: Baditut kate ederrak ere, lepotik estutu nai badu.

MIGEL MARTIN: Zezen txuliuan zabiltzala uste al dezu?

PELLO: Ara bada emen Praxkuelo.

MIGEL MARTIN: Ez dezaizula bada iruditu zure jostallua naizela.

PELLO: Jostallua? a zer txiba kankarra, kartoizko soldadu txar bat diruri.

MIGEL MARTIN: Nere gogozko gauzik onena da, gozotasunian mintzatzia.

PRAXKU: Gizona, nik uste nuben egiyaz zebiltzala, bañan oraiñ ikusten detanez, nere inguruko jirak artzen zabiltzanen bat zera zu.

PELLO: Mingaiñ kakoakin... (Ojuka.)

PRAXKU: Ez dirazu esan, bidia galduta zabiltzala?

PELLO: Merke, merke. (Ojuka.)

MIGEL MARTIN: Bai ala da bañan iruditzen zait orrenbestez gañera jakin bear zenduela zer esan nai nizun.

PRAXKU: Ori bera gizona, dakitan ezkero...

PELLO: Zuetatik deus ez det espero.

PRAXKU: Erantzuten dizut berriro esanaz ezikan, ni egongo naizela erriko pregonaiarekin, billa dediñ galdu dezun ori.

PELLO: Zer galdu du, sentsua?

PRAXKU: Orla nai ez badezu, artu zure neurriyak.

PELLO: Sentzua galdu badu, perrandon etxeko tellatuan asko daude, ta artu lezake bat andik.

MIGEL MARTIN: Degira, nik galdetu nai nizukiena zan, bide utsegiñian nabillen edo ez.

PRAXKU: Ori aurrenetik esan bazenduen erantzungo nizun bear zan bezela. Orain zer nai dezu, ostatua non da erakustia?

MIGEL MARTIN: Ez, festa lekua au dan jakin nai nuke, ostaturako gero ere izango degu denbora.

PRAXKU: Gizona, Plaza au da festarako erriyak aukeratua, eta emen izango dira festa guztiyak.

PELLO: Burruntzirik ez due nai?

MIGEL MARTIN: Ezta berritzurik ere inguruan.

PRAXKU: Dakizun bezela, urtian bein da orlako fest'eguna, eta nairik egun on bat pasa, bururatu zait erriratu ta, bertako jendearekin bat egiñik, jolastu bear bezela.

MIGEL MARTIN: Ondo mintzatzen zera, emengo jendiari ezin kendu lezaioke iñola ere, beren oitura eta lege zarretarako griña zergatik dan berez jende ona eta festa pakeskuan zalia.

PELLO: Kopetekorik nai due?

MIGEL MARTIN: Iditzat artu al gaituzu?

PELLO: Baliteke ori ere, gezur ipurdi.

PRAXKU: Ala da ori...

MIGEL MARTIN: Zer, zu ere orren alde?

PRAXKU: Ez gizona, esan nai nuben...

MIGEL MARTIN: Esan zazu bada gizona.

PRAXKU: Iruditzen zait, ez litekiela arkitu, Euskaldunak bezela bat'asuneko ezin senduan sartuak mundu guztiyan.

MIGEL MARTIN: Ori len izango zan, bañan orain batasunak desegin zaizkigu iya, iya, bada ujolde gogor batek bere zakarkeriz, zikindu dizkigu ibai urme, fiñ eta garbiyak.

PRAXKU: Ni ere ortan nago adiskidia bañan oraindik ere...

MIGEL MARTIN: Zer?

PRAXKU: Euskaldunen odolik txartu ez dala.

MIGEL MARTIN: Txartu ez bada ere, orla baguaz laster pozoitu ere egingo da.

PELLO: Isatz-peko ubelik nui dubenik bada?

PRAXKU: Astotzat artu al gaituzu?

PELLO: Manduentzat ere, gauza bearra da oso.

PRAXKU: Beaz gu manduak gera?

PELLO: Bedorrek esan du.

PRAXKU: Zuaz emendik zital ipurdi.

PELLO: Emen ez det ezer egiten, ta beste kalera joan bearko det (Ojuka dijua) altzaiduzko pala, mingain kakokin. (Goiko kalera.)

 

 

IRU-GARREN IRUDIA

 

Praxku eta Migel Martin

 

PRAXKU: Berritzu petral orrek izketan utzi ez digu.

MIGEL MARTIN: Segi aurrera zure itzaldiyan.

PRAXKU: Ujolde zakarrak zikintzen dituen ibaiak garbitzeko, mundua, mundu dan arte izango du eguzki bero garbigarri bat.

MIGEL MARTIN: Eguzkiyak zerbait erdi aldian garbituagatik, zikiñak ertzian gelditzen dira berritzko ere, nonta, arrastalu on batekin alderdi guztiyak garbitzen ez diran.

PRAXKU: Garbituko dira; gizonak ere askotan izaten du miñ ori, bañan erremediyo on batek sendatzen dizka saietzak.

MIGEL MARTIN: Ez beti.

PRAXKU: Non ta illtzen ez dan...

MIGEL MARTIN: Ori da, eta illtzen danian?

PRAXKU: Zulora.

MIGEL MARTIN: Ori bera egingo zaio bada ibai ertzetako zakar aieri.

PRAXKU: Zuloratu?

MIGEL MARTIN: Ez, arrastaluak biltzen dituen zakar guztiyakin, pilla on bat egin, usteldu eta zimaur biur dediñ.

PRAXKU: Bañan usteldu ezkero guztiyak akabo izango dira?

MIGEL MARTIN: Ez, usteletik etorri litezke gauza fin asko.

PRAXKU: Nola bada?

MIGEL MARTIN: Gizona, gezurra diruri zu bezelako artzai bat, ez kontura erortzia... Ez dakizu bada, aziya erein lurrian, eta gañera zimaurra botatzen bazaio indar geiagorekin zutitzen dala landaria?

PRAXKU: Bai.

MIGEL MARTIN: Orra bada usteletik nola sortu litekien fiña; eta ibai ertzetako zakarrak bildurik aritzari jira guztiyan bota bear zaio, bere sendotasunez orri onak eman ditzan.

PRAXKU: Bai, baña zakar oiek arri koskorrez betiak daude.

MIGEL MARTIN: Arri koskor, ta gañerako gauza galgarriyak, zimaur ongarritik kendu eta berexiko ditugu.

PRAXKU: Ori egitera iristen bagera legiak eta oiturak indartuko dira.

MIGEL MARTIN: Gure naiera guztiko lekura iritxiko gera odol zitaleko jendia biraltzen badegu.

PRAXKU: Ori da (Irterako kalera.)

MIGEL MARTIN: Ia bada moldatzen gera (Joaten da.)

 

 

LAU-GARREN IRUDIA

 

Praxku eta Martin.

 

MARTIN: Kaxo lagun zarra?

PRAXKU: Zer zabiltza gizona?

MARTIN: Fest'usaian ibilli kuxkusian.

PRAXKU: Ondo da, eta zer ostatutan zaude zu?

MARTIN: Emengo berri ez dakit, eta onera etortzia egin det zuzenian.

PRAXKU: Nerekin etorri nai badezu? erakutziko dizut ostatu ona.

MARTIN: Ondo ematen al dute?

PRAXKU: Bai ondu bezela-re, mokaru onak, gosuak...

MARTIN: Bañan aditzera detanez, urri xamar noski.

PRAXKU: Zintzur onekua al zera?

MARTIN: Ez dakit zintzur ona detan bañan tripa...

PRAXKU: Zer, lasaia?

MARTIN: Lasaia bañan lasaiagua, goma luzatzen dan bezela, zabaltzen zait, zenbat eta geiago jan, orduan ta toki geiago egiten da nere barrunen.

PRAXKU: Orduan patrikarak ere, lasaiak izango dituzu?

MARTIN: Bai, ta ain lasaiak...

PRAXKU: Alegiya esan nai nuke dirutzu xamarra izango zerala.

MARTIN: Nai bai bañan, dirua...

PRAXKU: Zer?

MARTIN: Banuke obeto nitzakela.

PRAXKU: Gizona zuaz bankura.

MARTIN: Zetara?

PRAXKU: Diru billa.

MARTIN: Ez dakit dirurik izango dan bañan, nik ikusi detana da...

PRAXKU: Zer?

MARTIN: Koipia.

PRAXKU: Zerena?

MARTIN: Sagardo saltzalliana.

PRAXKU: Sagardo saltzalliak, koiperik bai al du?

MARTIN: Ori zuk galdetzia ez da gutxi.

PRAXKU: Zergatik?

MARTIN: Zergatik sagardo saltzalliak berak esan dubenez, pañuelua astu egin zaiola...

PRAXKU: Non?

MARTIN: Dendan, eta orrengatik botatzen ditu koipe danak kanpora, eta aietan bat gelditu da banku gañian.

PRAXKU: Eta zer?

MARTIN: Eskua gañian jarri diyotala.

PRAXKU: Orduan, eskua legunago sartuko dezu...

MARTIN: Non?

PRAXKU: Dirua dagon kutxan.

MARTIN: Lapurren bat naizela uste al dezu?

PRAXKU: Iñork ez dizu esan lapurra zerala, dagon lekutik artzia ez da pekatu.

MARTIN: Lapurrak, nondik ostutzen dute bada?

PRAXKU: Edoziñ aldetatik.

MARTIN: Nola?

PRAXKU: Oso errez, elurrezko enplasto guri batekin.

MARTIN: Enplasto orrekin zer egiten dute bada?

PRAXKU: Tripa gañian jarri, eta orla, jartzen dan aldetik ostutzen da.

MARTIN: Ori da arrazoia: bañan enplasto berua bearko da?

PRAXKU: Bai, jela garretan irakiña; ta... dirurik al dezu?

MARTIN: Ezta, izateko esperantzik ere.

PRAXKU: Orduan, ostatuko kontua zerekin pagatu biezu?

MARTIN: Ori ikusiko degu gero; A orain bururatu zait (Jendiari) adiskidia, gizon bat baskaltzera gonbidatu nai dezutenian, nola esaten diyozute? (Praxkuri.)

PRAXKU: Guazen nerekin bazkaltzera.

MARTIN: Guazen, guazen, banekiyen artzai bat etzala izango gizon kupidagabia.

PRAXKU: Ikusten danez, etzera emengua?

MARTIN: Nongua bada?

PRAXKU: Ingelesa.

MARTIN: Ingeles euskaldunik ikusi al dezu iñon?

PRAXKU: Zu bat.

MARTIN: Zergatik?

PRAXKU: Pagatzeko gogo gabia zeralako.

MARTIN: Orduan zu, lengusua, gonbidatzen nazulako.

PRAXKU: Nik etzaitut gonbidatu.

MARTIN: Begira, goziak nago tu bazkaldu egin bear degu.

PRAXKU: Bazkal zazu nai badezu, bañan nerekin ez.

MARTIN: Ez?

PRAXKU: Ez, ta zuaz ortikan pasara gogorren bat artu nai ez badezu.

MARTIN: Bañan gizona...

PRAXKU: Ezta andrerik ere.

MARTIN: Gizona ez. bañan gixona da ori.

PRAXKU: Zer esan dezu? (Aserre.)

 

 

BOS-GARREN IRUDIA

 

Praxku eta Migel Martin

 

MIGEL MARTIN: Zer zenduen gizona?

PRAXKU: Pakian neguen tokira, gizon petral bat etorri zait sua pixtutzera.

MIGEL MARTIN: Non pixtu nai zuben su ori?

PRAXKU: Emen.

MIGEL MARTIN: Ta zerekin?

PRAXKU: Nerekin.

MIGEL MARTIN: Sugai txarra izango ziñake zu.

PRAXKU: Zergatik?

MIGEL MARTIN: Txarra txarreko arbola zeralako.

PRAXKU: Nork esan dizu arbola naizela?

MIGEL MARTIN: Arbola etzera izango bañan...

PRAXKU: Zer?

MIGEL MARTIN: Ezer ez.

PRAXKU: Ta zu zein zera bada?

MIGEL MARTIN: Ni?

PRAXKU: Bai zu.

MIGEL MARTIN: Ni naiz... ni, eta zu mozkortzian bi, bañan biyak ezer ez.

PRAXKU: Zu norbait zera bada.

MIGEL MARTIN: Agiyan.

PRAXKU: Itxurak ala dira bai, bañan ikus detanez, gaizki zaude zu.

MIGEL MARTIN: Ez dakit nola nagon, bañan zu...

PRAXKU: Su? Nondik, edo nolatan?

MIGEL MARTIN: Esan nai nizuke alegiya, sagien baten aldamenian denbora pixk-en bat pasia izango zerala.

PRAXKU: Esan zazu bada gizona, ori esateko orrenbeste ixtillu?

MIGEL MARTIN: Orduan gelditzen da, esan banizu bezela.

PRAXKU: Bai; ta zer da orrekin? ni egondu naiz diruak korrituan jartzeko asmuetan.

MIGEL MARTIN: Zintzua sera noski?

PRAXKU: Naizen bezela.

MIGEL MARTIN: Eguneko zenbat ematen dizute, diru oiek?

PRAXKU: Ez dakit, bañan bañeki ere, ez nizuke esango.

MIGEL MARTIN: Ai ze onrandua zeran zu.

PRAXKU: Ikusi al dezu, aize onradua ez danik?

MIGEL MARTIN: Puntuak artzeko al zaude?

PRAXKU: Gaur ez, jai degu galtzerdi lanian aritzeko.

MIGEL MARTIN: Ez dakit, zer esaten dezun.

PRAXKU: Begira...

MIGEL MARTIN: Nora?

PRAXKU: Atze aldeko leiora.

MIGEL MARTIN: Zer dago an?

PRAXKU: An ezer ez.

MIGEL MARTIN: Aritz arbolan sustraiyak zeudela uste nuben.

PRAXKU: Zertako dituzu sustrai oiek?

MIGEL MARTIN: Aspalditxuan gaixo nago ta, sendakiñak esan dit sustrai oiek egosi ta lurrin beruak artzeko.

PRAXKU: Orduan, zuaz kale ortako bigarren dendara, eta an daguen andre zar arrek emango dizkitzu; ni aurki or naiz.

MIGEL MARTIN: Ondo da, ta eskerrik asko. (Joaten da)

 

 

SEI-GARREN IRUDIA

 

Praxku eta Pello.

 

PELLO: Ondo natorren siñalia da.

PRAXKU: Bazatoz beaz?

PELLO: Ez, etorri naiz, ez nator, eta etorri naiz zugana, esatera, feri lekuan bulla aundiya sentitu detala.

PRAXKU: Eta zer?

PELLO: Gizon bat joan dala alkatiagana.

PRAXKU: Zer gertatu da bada?

PELLO: Bullak ikaratu ta, iges egin dutela jendiak eta ganaduak plazatik.

PRAXKU: Ori esan ta, zer erantzun du alkatiak?

PELLO: Beriala banua.

PRAXKU: A zer ganadua alkatia.

PELLO: Eta katerik ez du izango.

PRAXKU: Zertako?

PELLO: Lotzeko.

PRAXKU: Alkatia lotu? zu erotua zaude.

PELLO: Ni erotua? baliteke bañan, ez det txinisten.

PRAXKU: Alkatia lotu ta nora eraman biezu?

PELLO: Plazara, beste ganaduak bezela.

PRAXKU: Ero esanak dira oiek, eta dudik gabe zaude erotua.

PELLO: Bañan...

PRAXKU: Ez ta itzik ere, ero batekin izketan aritzia bañan obia da, joatia bear dan tokira. Ama gajua zai daukat eta banua. (Joaten da.)

 

 

ZAZPI-GARREN IRUDIA

 

Pello bakarrik.

 

PELLO: Egiya ote da gizon arrek esan ditana? ni erua... atzo ez nitzan bada ala; baliteke ala egotia, zergatik gizon orrek gezurtiyan itxurik ez du, bai, bai, uste gabian bañan, erotu naizela dirurit. Auxen da teinkara! Nork tiratzen dit besotik? Galdua naiz! Ni kartzelara? Zergatik? Utzi nazute pakian, ez det ezer egin-ta. Nere billa ori ere, au lana! Ni ez naiz, ai! ai! barka bezait utzi... utzi... (Norbaitek eltzen baliyo bezela, bide egiñaz, joaten da.)

 

 

ZORTZI-GARREN IRUDIA

 

Martin eta Migel Martin. (Presaka)

 

MARTIN: Gauza aundien bat gertatu da emen, zer ote zan? oju izugarien batzuek ziran emen.

MIGEL MARTIN: Zer dezu gizona?

MARTIN: Nik al dakit?

MIGEL MARTIN: Oju edo antzi tristien bat aditu al dezu? nik ere aditu det...

MARTIN: Bañan etziran emen izango, zergatik iñor ez dagon.

MIGEL MARTIN: Egiya, iñor ez dago.

MARTIN: Nondik ote ziran oju oiek?

MIGEL MARTIN: Aldameneko andre zar ori zatituko zuben norbaitek.

MARTIN: Ala ote da?

MIGEL MARTIN: Uste det baietz.

MARTIN: Bañan gure ama zatitu? Zeñek, nola edo zergatik?

MIGEL MARTIN: Ai Martin, ez dakizu inguruan jende txar asko daukala?

MARTIN: Bai.

MIGEL MARTIN: Bada oiek al duten guztiya pozoitzera egiten dute alegiña, bere ondasunik eziñ eraman dutelako.

MARTIN: Orduan zer gerta ere zuaz, eta lagun zaizu oso elbarritu ez dezan, eta nere bearrian bazerate, deitu.

MIGEL MARTIN: Alegiña egingu det. (Joaten da eskuikora.)

 

 

BEDERATZI-GARREN IRUDIA

 

Martin eta Praxku.

 

MARTIN: Bakarrik ezin badu, deituko dit, itz ortan joan da...

PRAXKU: Zer modu Martin?

MARTIN: Ni oz ondo.

PRAXKU: Gaixo al zaude?

MARTIN: Miñik ez det bañan...

PRAXKU: Zer dezu orren triste?

MARTIN: Oju batzuek aditu ditut eta...

PRAXKU: Etzan ezere.

MARTIN: Ezer etzala?

PRAXKU: Ezer bai bañan...

MARTIN: Zer?

PRAXKU: Gizon bat ibildu da erotu ta deadarka, eta eraman det andre zar orrengana sendatzera.

MARTIN: Ondo egin dezu, bañan zer ikara artu detan.

PRAXKU: Migel Martin an gelditu da, bañan laster emen da.

MARTIN: Gisagajua, lagun ona da eta jatorriz euskaldun puruba.

PRAXKU: Guraso maitia.

MARTIN: Ori da.

PRAXKU: Emen da bera.

MARTIN: Lenago aitatu izan bagendu...

 

 

AMAR-GARREN IRUDIA

 

Lenguak eta Migel Martin.

 

MIGEL MARTIN: Emendik atera dan erua iya sendatu da.

MARTIN: Jakindu det amagana eraman dezutela.

MIGEL MARTIN: Ondo jarriko da noski?

PRAXKU: Bai, gure amaren sendagaiak txit onak dira.

MIGEL MARTIN: Orduan, berriz ikusten degunian...

MARTIN: Zer?

MIGEL MARTIN: Osasun onakin etorriko dala.

PRAXKU: Ori nai degu.

MARTIN: A zer eldu aldiya emango diyotan.

BIYAK: Bai nik ere.

 

 

AMAIKA-GARREN IRUDIA

 

Lenguak eta Pello.

 

PELLO: Kaxo jaunak.

IRURAK: Kaxo Pello.

MARTIN: Zer modu? ondo jarri zera?

PELLO: Txit ederki.

PRAXKU: Sendagai onak ditu andre orrek e?

PELLO: Eskuakin gauza bat leku aldatzen dan bezela, kendu dit gaitza.

PRAXKU: Zerekin sendatu zaitu?

PELLO: Egurrezko koskor batzuen ur egosiyakin.

PRAXKU: Ez al dizu esan zer diran koskor oiek?

PELLO: Ez bañan sendatu naizenian, pozak nago.

PRAXKU: Aritzaren sustraien ura da ori, zeña bere zumo onarekin seudatzen diran, euskaldun gustiyen okertasunak.

MARTIN: Orduan egingo duguna da, galdu ez dediñ aritza, maiz eta ondo, zimaurtu.

PRAXKU: Ori da, laurak bat egiñik, arbola zimaurtuko degu, zeña, joan bañan lenago jendiak jakin dezan aritzak meresi duben diña egiten ez degula, agurtu gaitezen bertso on bat esanaz...

IRURAK: Bai, bai.

PRAXKU: Nor asiko da?

IRURAK: Asi zaitia zedorri.

PRAXKU: Ori ere egingo degu bada.


                Aritzaren indarrik

                ez dediyen galdu,

                bear ditugu etsai

                guztiyak bigaldu;

                Amak gorderik dauzka

[...]