www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Igande eta festegunetarako irakurraldiak
Sebastian Mendiburu
1767-1782, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Mendibururen idazlan argitaragabeak, Sebastian Mendiburu (Patxi Altunaren edizioa). Euskaltzaindia, 1982

 

 

  hurrengoa

IRAKURLEARI

 

        Bide estali-gordeak dira Jangoikoaren bideak, eta bide, Jangoiko berak agertzen dituen aldian ezpada, batek ere ezin ekusi ditzakenak. Anitz aldetara agertu oi ditu Jangoikoak bere bide oriek. Zenbait aldiz agertzen ditu bide beraz eragiten dituen lan ta gauzak agertuz, ta orietatik bat egiña ekusten duenean, esaten du egilleak: «Ona, lan edo gauz hau niri eragiteko zen aldi onetan Jangoikoak arrerazi didan bidea». Eta hau da irur aldiz beintzat Jangoiko berak niri esan-erazi didana; eta esan-erazi dit ark niri bein Loiolan, gero Madrillen ta orain azkenik emen Itali berean. Ara nola.

        Nere Relijioko birtut-ikasteak eta estudi guziak Gaztelerrian egin ta igorri edo bidaldu nindu(t)en Iruñeko gure Kolejiora ta bederatz urtez bein Gramatika ta gero Filosofia an erakutsi ta Loiolakora. Loiolan, Jangoikoari eskerrak eta nere zori onez, asi nintzan soñekoz Aita S. Ignazioren seme izaten.

        Ara ninjoan aldian uste nuen Jangoikoak nendaramala birtutez horduraño ez bezala ta behar den eran Aita S. Ignacioren seme on egitera, eta ez bestetara; baña bestetarako ere bidea zela Jangoikoaren bide hau ezagutu nuen nik an fite aski ta laster, ta ezagutu nuen diodan nere lanezko bidez.

        Hastia nuen guzian (ta Iruñean bizitu nintzan urteetan izandu nuen nik hasti hau) euskaldun menditarren errietan egiten nituen misio zenbait eta banatzen nuen Jesusen Bihotz maitagarriaren Debozioa. Hau an banatzen asi ta laster ekusi nuen Debozi onek an bere zain ta sustrai onak egiteko eskatzen zuela artako zen libruren baten intza ta euria, ta Loiolan egin nuen aldi piskan artu nuen hau egiteko asmo-gogoa; ta egin ere nuen garizumako nere sermoiak eta zortzi erritan egin nituen zortzi misio ez laburrak, misio berak eskatzen zituzten ibiller-egitekoak eta beste gauzak ango nere bederatz illetan utzai zidaten hasti piskan. Aita Croiseten Franziko bat eskuan artu ta egin nuen euskerazko nere libru hau; gis artan hau egiñik ekusi nuenean, ezagutu nuen hau ere niri Loiolan eragiteko izandu zela aldi artan Jangoikoak ni ara bidaltzea; bada ara ni joan ezpanintz, ez nuen urte artan beintzat librurik egiñen.

        Libru hau an bukatu horduko izandu nuen Iruñeko kolejio berera itzultzeko ta berriz an maisu izateko ordena. Izandu ere nintzan urrengo beste bederatz urtez. Horduan ere, leneko gisan, estudi-tarteko hasti aldietan atera nintzan zenbat beste misio egitera, Jesusen Bihotzaren Debozio eztitua banatzera ta artako ziran errietan Bihotz beraren Kongregazio santak ezartzera. Len ezarri nituen anitzekin agitu zena ekusi ta esan zidan Bikari jaun fraide batek bere ta beste nerekin arkitzen ziran Eliz-nagusi jaunen izenean: «Aita, zure Kongregazioak iraunen ez dute otoitz-gaiezko ta artako diran libruz laguntzen ezpadiguzu».

        Ezagutu nuen nik ere egia zela jaun ark esaten zidana, baña ez nintzan horduan artarako behar zen diña hastirekin arkitzen. Horduko nere egitekoen ta urte orien buruan bidaldu ninduten beste egiteko batez Madrilgo Kortera, ta nere egiteko hau an egin ta laster itzultzeko ustean Iruñetik atera banintzan ere, an lotu baten eran egondu nintzan urte ta erdiz. Ara ta laster ezagutu nuen ango nere egiteko onen luzanza; gogora zitzaidan euskaldun on Bikario jaun ark len esana, ta kongregazioen kargudunei lagundu naiez ta beste euskaldun guzien onerako asi nuen iru libru andiskotan arkitzen diran otoitz-gaietako lana. Nere lan onen bukantzan biztu zen horduraño illaren gisan egondu zen beste nere egitekoa ta esan dezaket S. Francisko Xavierren egunetik Jesusen Amaren Konzepzi edo Askunz garbiaren urrengo egunen erdiraño edo amar egunez bezala asi ta bukatu zela hau ere; ta bukatu, nik eskatu nuen gisan ta eran, ta ezagutu nuen Jangoikoak baterako ta besterako eman zidan bide zela horduko nere Madrilla joate(a).

        Madrildik Iruñera ta urrengo amar urtez haritu nintzan misio ta Kongregazi berriak egiten ta zarrak eta berriak zaitzen, bai ta euskaldun beren onerako ta orien Eliz-nagusi jaunen lan andia arindu naiez Kristau-dotrin ta Katezismo luze bat egiten ere. Hau nik bukatu ta laster artu genuen Jesusen Konpañiko guziok Espanitik atera ta Errom bazterretara etortzeko ordena. Orden hau aditze berean ekusi nuen zer esan ani zuen Jangoikoaren aldetik urt-erdiz lenago Jangoiko berak ongi maite duen batek gaztigatu zidan hitz edo mandatu misteriozko neretzat gord-estali batek, eta hordu ezkero banekien zer zen nere ibillet ta Italiko neke piskekin Jangoiko maitagarriak eragin nai zidana. Zori onekoa azkenean ni, hau nik ta Jangoiko berak nai duen beste guzia zuzenki egin ezkero. Geroztik nere erbestantzan ta an Errom-alde artan eragin zidana ekusi ta ikasi nuen lan hau ere an eragin nai zidala ta baterako ta besterako zela an eman zidan osasun, hasti ta toki ona.

        An, Jangoiko maitagarriak ala nai ta, aldi artan nere gogora zen eliztar euskaldun anitzek zenbait aldiz adirazi zidaten gauz bat; eta gauz niri oriek emen Españan adirazia zen naiko zutela jai-igandeetako euskal sermoiezko nere laguntza. Ez-aditu egiten nien an nik oriei, zeren uste nuen behar adiña lagunduko niela esku-tartean nekarren ta emen bertan bukaturik utzi nuen Kristau-dotrin Katezismo luzearekin; baña Jangoikoak artarako an eman zidan hasti ta gogoarekin artu nuen atsegin hau oriei egiteko asmoa ta nere eskuetara ziran libruetan arkitu dudan gai piskarekin ta Jangoiko maitagarri berak laguntzen zidala egin nuen oriek nai zutena ta zerbait geiago. Ta egin dut oriek uste baño geiago beren lana ta nekea arintzen diedala. Ara nola ta ara zergatik.

        Eliztar euskaldun jaunak egiten dira Eliz-jaun ta predikari beren estudi guziak erdal-errien batean egin ezkero. Estudiora joaten dira aur-euskara bai ta besterik ikasi bage, ta zekiten pisk orretan ere moteltzen dira ango beren lanak bukatu horduko; ta Eliz-jaun ta predikari egiten diranean arkitzen dira aurtasunean diña euskar ere ez dakitela. Eliz-jaun egiten diranak zerurako badira, beren euskaldun erritarrei igandeetan ta jaietan beintzat (Trentoko Konzilioz Jangoikoak dionaz) agertu ta adiraz-erakutsi behar diete Ebanjelioko doktrina ta zeruko biderako ta bizitz on baterako jakin behar dutena, ta adiraz-erakutsi beren hitzkuntzan ta errazki aldi dezakeen eran.

        Badagikee beren lan andi hau hitzez ta predikuz, bai ta libruz ere, ta libruz egiten dute erdal erri askotan ta zenbait Obispadutan, ta egin nai duten guzientzat egiña da ta Obispo jaunak ontzat emana orretarako gure Aita Eusebio Nierembergek eginik utzi zuen Kristau-dotrin-katezismoa. Aren luze hau baño zerbait luze andiagoa ta jai-igandeetako Ebanjelio guziak klaratzen dituena da Eliz-jaunentzat ta nai duten beste euskaldunendako bukaturik utzi nuena Ital-aldera baño len.

        Eliz-jaun beren egiteko bererako orra orain berriro egiñak Ebanjelio berei dagozten irakurtz ta irakurraldi erderaz Sermones edo Discursos morales esaten diranak. Eman ani izandu diet izen berri hau, zeren egiñak diran gogoz ta memoriz artzeko nekerik bage ta eskuan artu ta pulpitutik edo aldaretik leituz ta hastiro irakurriz Eliz-jaunak errazki dagiten erritarrei jai-igandeetan erakusteko beren egitekoa. Hau egiten duten Eliz-jaunak ez dute bururik sartuko esan behar dutena gogoz ta memoriz artzeko arazotan, ez eta beste zenbait neketan ta esankizunetan ere; bada gogoz arturik eta beren buruko gauza bezala esan nai balute irakurraldian arkitzen dutena, ez lukee hau bakarrik eta zerbait iratsi bage esan naiko; ta lan orretara baño len euskeran trebatzen ezpadira, nik ezagutzen ditudan S. Franciscoko fraide maisu euskal-gaitzeko errian jaio bat eta zenbait beste Eliz-jaun ta apaiz trebatu diran bezala, ta lenik ikasten ezpadute irasket orrek eskatzen duen dendaltza ta sermoi egitea, ez dut uste agertuko dutela pulpituan oial batezko soñekorik edo sermoirik eta beldur naz esan dezan aditzen dutenetatik batek edo bestek: «Orra gure Apezarena ta orra zein egia Aita Larramendik bere kartan Aita Mendibururi bein esaten ziona» (Kart hau arkitzen da Jesusen Bihotzaren Debozioaren euskarazko libruaren asi aldean). Libruan arkitzen den bezala ikasi ta esanagatik ango irakurraldia, libruaren berria duenen batek esan lezake: «Etzaio gure Apez jaunari anitz kosta esan digun sermoia». Eta gogotik zerbait joan ta esaten badu ordezkoren bat eta esaten badu aldi orrelakoetan esan oi den bezala, esan lezake orrek berak edo besteren batek: «Obeki egiñen zuen librua artu ta poliki irakurri baligu an arkitzen zuena».

        Esankizun, arazo ta neke orrelakoetatik Eliz-jaunak ateratzeagatik, bada, egin dut librua sermoiez ez, baizik irakurraldiz edo diskursoz betea, ta beren lan andirako onen laguntza nai duten Eliz-jaunak aski dute jai edo igande bezperatik urrengo eguneko irakurraldia bein edo bitan irakurtzea ta leitzea, non puntuak, non komak edo non ta nola hitzen atsedentegi bakoitza arkitzen den kontuz ekustea ta oriek eskatzen duten eran, bein geiago, beste aldian gutiago ta dagokan eran geldituz urrengo egunean behar bezala irakur-leitzea. Hau egiten dutenak egiñen dute beren egitekoa, oituko dira euskar garbira eta erakutsiko diete beren erritarrei jakin behar dutena, bai ta zekitenaren gain zerbait euskal garbiren zati on ere.

        Bi edo iru zatiz egiña da (ekusiko dugun bezala) irakurraldi bakoitza, ta Elizan egiteko anitz den egunen batez utz dezake Eliz-jaunak zati bata arratsalderako edo beste aldiren baterako; bada prisaka ta gaizki guzia baño obe da erdia edo ditekena kontuz ta poliki irakurtzea. Irakurtzen zaien guzitik hitzik ere gal ez dezaten erritar gaisoak, irakurleak arkitzen badu libruan lenbizian adituko ez duten hitzen bat, aren ondoan esan behar du ari dagokan ta guziak aditzen duten hura bezalako besteren bat; eta aditzen ezpadute zer den laster, iratsi ari aditzen duten fite ta esan laster ta fite; orrekin bigarren aldirako jakinen dute len aditzen etzuten hitzak esan nai duena. Hitzetan egiten dezuna egizu hitzkunzetan ere ta zure hitzkuntza bada badijoa, mugaz etorri da, eman diozkat ez, baizik badoa, garai onez etorri da, eman dautzat, eta libruan arkitzen badezu lenbizikoa, aren irakurraldian esazu: badijoa edo badoa, mugaz edo garai onez etorri da, eman diozkat edo dautzat, eta gertatuko da hitzketan ere hitzetan geniona ta urte gutiren buruan len baño errazkiago elkar adituko dute euskal erriko Nafartarrak eta beste euskaldun guziak eta edertuko ta luzatuko da euskara.

        Jai-igande bakoitzerako egiten dudan lenbiziko gauza da Ebanjelio bera euskaraz ezartzeak; baña behar den aldian klaratuz euskaldun gaisoak bestela adituko ez lukeen ango gauza. Hau bera egiten dut gero esaten dudanaren alde sartzen ditudan Eskriturako testo ta Doktoren hitzkuntzen batzuetan ere.

        Hau ta beste guzia egin dut nik nere ustez Jangoikoaren zerbait honra billatu naiez ta al dudan ona zur egiteagatik. Badut uste Jangoiko maitagarriak ontzat artuko dituela nere naikunz hau ta nere lan piska. Atsegin artuko dut, egiten badezu zuk ere hau bera.

 

  hurrengoa