Urr 27 15

Scerbanencoren begirada beltza

Hirurogeigarren hamarraldiko boom ekonomikoaren erdian, Giorgio Scerbanencok bestelako Italia bat erakusten digu, modaren, autoen, zinemaren eta futbolaren mundu distiratsutik urrun: pertsonaia apalak, klase xumea, gorantza egin nahi eta ezina, liluragaltzea… Horretarako, genero beltza edo polizakoa erabili zuen, eta Milano mitikoa hartu zuen gertaleku. Oso gazterik umezurtz, hainbat ogilan egin ondoren eta karrera luze baten buruan lortu zuen arrakasta eta onespena. Nazioarteko hedadura hartu zuen Duca Lamberti detektibeak, eta ipuingintzaren maisu aitortu zuten Scerbanenco. Gaurkoan proposatzen dugun Luisa korapiloa bere eskuaren eta bere munduaren eredua da. Scerbanencoren pertsonaietan beti da nabarmena, kasu honetan bezala, emakumezkoaren presentzia eta garrantzia. Ama hizkuntza italiera zuen arren, jatorriz ukrainarra izanik, arrotz, kanpokotzat hartu izan zuten urteetan italiarrek. Mintasun handiz bizi izan zuen uko hori.

Agenda

Efemerideak

Kritikak