Abu 13 15

Uda gau bat fabrikan

Makina zoriontsuak izeneko errezitaldi ekitaldia egin zuten udako gau batez Azpetian. Fabrika aurrean egin beharreko ekitaldia, eguraldiagatik San Agustin kulturgune ezin beteago batean jokatu zuten. Jose Luis Otamendiren gidoiarekin, eta inguruko irakurle, antzezle eta musikariek lagunduta, saio errepikaezina gauzatu zuten. Orain, testu guztiak sarean jarri ditugu: Xabier Gantzarainen Errezil errekan behera poema, Leire Bilbaok idatzitako Ez daukat eta Anariren letrekin egindako kantuak, antzerki moldez emandako ekitaldiak (III eta III) eta bukatzeko Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua.

Agenda

Efemerideak

Kritikak