Uzt 26 15

Antonio Arzaken
bertsozko dramak

Donostiako familia burges ezagunenetako seme, Antonio Arzakek erraz egin zezakeen bidea aferetan edo politikan. Horrelakoetara gabe, kulturatik hartu zuen eta, ondorioz, idazle bihurtu. Hogei urtez izan zen Euskal-Erria aldizkariko zuzendari, eta hainbat artikulu idatzi zuen: euskara, kristautasuna, foruak, bakea… Literaturan, bertsozko dramak ditu aipagarri: Maritxo (1893), Zerura (1894), Joxe (1897), Sufritzen (1898), Amona (1900). Gure poesiagintzaren jarraitzaile eta kritikari zintzoa izan genuen Santi Onaindiak “luma errazekoa” eta “olerkari biguna” izan zela diosku. Iritziaren zuzena froga genezake zortziko txikiaren 7/6 lerro biak Iparraldeko moldean lerro bakarrera ekarrita eskaintzen dizkizuegun Maritxo eta Sufritzen irakurriz.

Agenda

Efemerideak

Kritikak