maiatza 11 06

Ulua poemarioak 50 urte

1955eko urrian San Franciscoko Six Galleryn irakurri zuen Allen Ginsbergek Ulua (Howl) poema. Horren ostean, Lawrence Ferlinghetti editoreak oharra bidali zion Ginsbergi, hainbat urte lehenago Ralph W. Emersonek Walt Whitmani Belar-hostoak (Leaves of grass) irakurri eta gero bidalitako oharra errepikatuz: “Ibilbide handi baten hasierari diosala egiten diot”. Ferlinghettik esaldi bat erantsi zion: “Noiz eskura nezake eskuizkribua?”. Handik gutxira jaso zuen. Izan ere, 1956an, duela 50 urte, City Lights argitaletxeak plazaratu zuen Howl eta beste poema batzuk bilduma. Estatu Batuetakoak Administrazioak edizioaren zati bat bahitu egin zuen obszenitatea egotzita, eta auzitara ere eraman zituzten egilea eta editorea. San Franciscoko lehen irakurraldiaren urteurrenaren karietara, 2005eko udazkenean, Susa argitaletxeak Ulua plazaratu zuen, Harkaitz Canok euskaratuta.

Agenda

Efemerideak

Kritikak