Mar 21 14

Munduko Poesia Kaierak

Martxoaren 21arekin, Munduko Poesia Egunean, Munduko Poesia Kaierak proiektua aurkeztuko du Susa argitaletxeak.  Egitasmo berri honen bitartez, euskarari ekarriko zaizkio munduko poeten lanak, kaieretan bilduta. Kalean dira lehen hiru zenbakiak: Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire. XX. mende hasierako poeta aleman garrantzitsuenetako bat,  Kataluniako errealitate poetikoaren ikuspuntu emakumezkoa eta negritudearen ikurra. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, hiru poetokin hasitako bidean, pixkanaka mundu osoko poetak ekarri nahi dira gure hizkuntzara. Anton Garikanok, Itxaro Bordak eta Iñigo Aranbarrik osatu eta itzuli dituzte antologia hauek, www.kaierak.com gunean aurkituko dituzunak.

Munduko Poesia Eguneko manifestua euskaraz

Agenda

Efemerideak

Kritikak