Eka 07 12

Ray Bradbury gogoan

Joan den asteartean, ekainaren 5ean hil zen Ray Bradbury idazle iparramerikarra. Euskaraz Jon Aranok ipini zuen lehen aldiz, 1986ko azaroan Martitzeko kronikakThe Martian Chronicles (1950)– ipuin bildumako pasarte batzuk hautatuta Susa aldizkarirako. Urtebete geroago, 1987ko irailean Jesus Peñagarikanok Pozoietara jolas dezagun narrazioa —Let’s Play ‘Poison’ (1946)– eman zuen Porrot aldizkarian. Eta Nagore Tolosa izan zen Bradburyren liburu bat estreinakoz euskarari ekarri ziona: Fahrenheit 451, 1953ko nobela, guretzat Txalaparta argitaletxeak 2010ean plazaratua.

Agenda

Efemerideak

Kritikak