Ots 02 12

Szymborskaren 16 poema

88 urte zituela hil zen, 2012ko otsailaren 1ean, Wislawa Szymborska poeta poloniarra. XX. mendeko ahots funtsezkoetako bat, II. Mundu Gerra ostean hasi zen liburuak argitaratzen. Maiakovskiren jarraitzaile estreinako urteetan, poesia intimista eta liriko bat jorratu izan du, baina beti ere bere munduaren –naziek okupatu Polonia aurrenik, Polonia komunista ondoren– inguruko gogoeta etikoez bustia. Hainbat sari eta errekonozimendu jasoa, 1996an Literatura Nobel saria eman zioten. Urte hartan bertan Juan Garziak bost poema itzuli zituen gazteleratik. Hurrengo urtean, Hegats aldizkariaren 17-18. zenbakian, bederatzi poema ekarri zituzten euskarara Kirmen Uribek, Rikardo Arregi Diaz de Herediak eta Magdalena Wegrzyn-ek. 2011n, berriz, Hedoi Etxartek itzuli zituen hiru poema eta Zuzeu albistegi digitalean argitaratu. Denak batera bildu ditugu Armiarman.

Agenda

Efemerideak

Kritikak