Aza 27 03

Arana Goiriren Olerkijak

2003ko azaroaren 25ean bete da Sabin Arana Goiriren heriotzaren mendeurrena. Politikako, gramatikako, historiako eta bestelako idazkiez gain, poemak ere idatzi zituen Arana Goirik, 33 haren lanen biltzaileek diotenez. Bere olerkien lehen bilduma Koldo Eleizaldek egin zuen eta 1919an eman argitara, Editorial Vasca-n, Olerkijak izenburuaz. 1980an, Sendoa argitaletxeak Arana Goiriren Obras Completas kaleratu zuen, eta bertan publikatu ziren poema guztiak, hala Eleizaldek jasotakoak nola bildu gabe utzi zituenak. Edizio horretan jaso bezala dakartzagu guk hona, Arana Goiriren olerki guztiak. 1982an, azkenik, Santi Onaindiak Arana Goiri’tar Sabin olerkari eman zuen argitara. Arana Goiriren poema guztiak dakartzagu, beraz, eta baita Koldo Eleizaldek 1919an egin zuen hitzaurrea eta Santi Onaindiak bere liburuan idatzitako sarrera.

Agenda

Efemerideak

Kritikak