Mar 17 11

Koral saltzailearen tentazioa

Egun Ukrainan den Brody hiri Galitziakoan jaio zen Joseph Roth 1894an. Alemanez idatzi izan zuen beti. Radetzkymarsch (1932) nobela da bere liburu ezagunena. Hitler kantziler egin zen egun berean Rothek ihes egin zuen Austriatik Frantziara eta Parisen hil zen 1939an. Matias Mugikak euskarara ekarri zizkigun Edale santuaren kondaira eta Hiltzaile baten aitormena (Igelak plazaratuak 2001ean eta 2003an), baina lehenago Edorta Mataukok itzuli zuen Leviatana (Susa, 1998), orain sarean osorik eskaintzen dizugun hauxe. Zortzi kapituluko nobela laburra da, Nissen Piczenik koral saltzailearen istorioa kontatzen duena. Lehen aldiz Der Korallenhändler izenburuarekin zatika agertu zuen 1934an Parisko aldizkari aleman batean, eta liburu moldez Roth hil ondoren 1940an atera zen Amsterdamen, haren azken liburu gehienak argitaratu ziren hirian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak