Uzt 20 10

Henry James-en Europarrak

1878ko uztailean The Atlantic Monthly agerkarian plazaratu ziren Henry James idazle amerikarraren (1843-1916) Europarrak nobelako lehen kapituluak, eta aldika hamabi atalak eman zituzten urrira bitartean. Gazterik Europara bizitzera joandako Eugenia eta Felix anai-arrebak Bostonera itzuli dira, beren senide puritanoengana; amerikarrek eta europarrek elkarrekiko dituzten uste okerrak, aurreiritziak, gaizkiulertuak eta gutxiespenak dira komedia giroko nobela honen gakoak. Europarrak Irene Aldasorok euskaratu zuen 1997an. James Ivoryk eleberrian oinarritutako filma egin zuen 1979an Lee Remick aktoresarekin.

Agenda

Efemerideak

Kritikak