Uzt 14 10

Faulknerren Hotsa eta Ardaila

Poesiazkoak izan ziren William Faulknerren lehendabiziko liburuak: Vision in Spring (1921) eta The Marble Faun (1924). Baina ipuin eta nobelagilea izan zen. Soldiers’ Pay (1926), Mosquitoes (1927) eta Sartoris (1929) eleberrien ondorengoa da The Sound and the Fury (1929), Hotsa eta Ardaila izenburuarekin Maria Garikanok euskarara ekarria. Shakespeareren Macbeth-ek azken ekitaldian honela dio: “Bizia ibili dabilen itzala baino ez da (…) ergel batek kontatutako istorioa, hots eta ardailez betea, esanahirik gabea”, hortik datorkio izenburua Faulknerren laugarren nobela honi. Garai batean izan zuen handitasunaren oroitzapenarekin bizi den Mississippiko familia baten gainbehera kontatzen du, hiru anaiaren (Benjy, Quentin eta Jason) bakarrizketen bidez aurrena, eta gero gertaerak kanpotik ikusten dituen kontalari baten bitartez.

Agenda

Efemerideak

Kritikak