Uzt 16 08

Alarconen Heriotzaren laguna

1833an Espainiako Granadako Guadixen jaioa, XIX. mendeko korronte errealistaren barruan kokatu ohi da Pedro Antonio de Alarcon. Ideia liberal eta are iraultzaile samarrekoa, bere pertsonaietan ere islatu zuen ideologia hori. Hainbat aldizkariren sortzaile, Madrilen lan egin zuen eta hainbat eleberri, antzerki lan eta kronika idatzi (Afrikako gerrari buruzkoa nabarmentzekoa). Heriotzaren laguna bere narrazioa antzezlana euskaraz irakur daiteke, Anjel Valdesek euskaratua. Gil Gil pertsonaiaren istorioa kontatzen digu, XIX: mendeko Espainian izandako ibilerak, Elenarekiko amodioa eta Heriorekin egindako tratua. Baroja argitaletxeak 1987an argitaratua, orain osorik eskaintzen dizugu.

Segidan, bestalde, eskaintzen dizkizugu egileari buruz Interneten topa daitezkeen orrialdeetarik hiru, bere bizitza eta obrari buruzko informazioa dakartenak: Wikipedia, Gibralfaro eta Instituto Cervantes. Eta laugarren bat, Brasilgo Domínio Público, gune interesgarria, non hainbat autoreren –batik bat portugesez– lanak aurki daitezkeen, “domeinu publikoan”. Pedro Antonio de Alarconen El amigo de la muerte eta beste batzuk.

Agenda

Efemerideak

Kritikak