Eka 07 17

Gwendolyn Brooksen iraultza osasungarria

Duela ehun urte jaio zen Gwendolyn Brooks gaurko egunez, ekainak zazpi zituela. Idazle gisa, 1940aren urtealdiko akademikoen eta 1960 inguruan azaltzen hasi ziren idazleen arteko zubia izan zen, bere eboluzioari esker; beltz gisa bere komunitateari atxikia azaldu zen beti; emakume gisa arta bereziz landu zituen pertsonaia femeninoak: beltz baten aurreneko Pulitzer Saria ekarri zion lehen poema bilduman bertan (Annie Allen, 1949) neska gazte beltz baten garapena erakutsi zuen, inozentziatik kontzientziara. Bere literaturaren maila jaitsi gabe, eta urteetako beltz mugimendu handien zanpaketaren ondorioz, engaiatu egin zen politikoki bere burua afro-amerikartzat gordin aurkeztuz (Selected Poems, 1963). Ospetsua egin zuen “Iraultza osasungarria” leloa, alegia, beltzek ezinbestez egin behar zutena benetako emanzipazioa lortuko bazuten. Bortizkeria sustatzen zuela egotzi ohi zioten, baina bere komunitateak idazle bezala ikusi izan zuen beti, “bere pertsonaiak eta bere poemak egunero daudelako gure artean”, Langston Hughesen iritziz. Bere poemarik ezagunena, The ballad of Rudplph Reed, 1963) ekarri diogu euskarari zortziko handi erdiko bertsotan: Rudolph Reeden balada.

Agenda

Efemerideak

Kritikak