Api 04 17

Martxel Mariskalen poemak: Azken zakatzak

Apirilaren 6an Donostian Azken zakatzak liburu berria jendaurrean aurkeztu aurretik, Martxel Mariskalek sarean eskaini du osorik. Beti Mugan, Lisab├ eta beste musika talde batzuentzat idatzitako kantuetatik ezagutzen genuen Martxelen ahotsa. Liburu honen konposizio barrenkorrak zabaldu egin du bere indar espresiboaren sakontasuna, arnas luzekoa eta oparoa, lanketa gaitz baten emaitza trinkoa. Itsasoa eta oinazea, bi horiek dira Mariskalen lehendabiziko poema liburuak dakartzan gai askoren artean nabarmenak: bizi baldintza zailen aurreko ahaleginak eta nekeak, edertasunaren aurreko atsegina eta ikara.

Agenda

Efemerideak

Kritikak