Mar 29 17

Adiorik ez, Hasier Etxeberria, mon ami

“Badakizu ederki, mon ami, amarrua da dena, dedio, goitik behera”. Halaxe dio Hasier Etxeberriak argitaratutako azken nobelaren azken esaldiak. Amarrua ote da gaur jazo den bere heriotza? Bere obrek behintzat —eta ez literarioek soilik— magia handiz iraungo dute inoiz ikusi gabeko truko bat bezala. Beti izan da Hasier bere lana guztiekin partekatzeko zalea, eskuzabal, eta hala 2006an Alua mundua blogean denon eskura ipini zituen argitaratutako liburu ia guztiak. Oraingoan, zerrenda horretan falta ziren bi liburu ekarri nahi izan ditugu hona, harekiko esker on eta maitasun keinu gisa: Ipuin ezberdinak eta erregalokoak (Elkar, 1984; bere lehen liburua) eta Mugetan (Elkar, 1988). Betiko duzu tokia, Hasier, euskal letren errepublikan.

Aipamen bat

  1. Hasier Etxeberria, hedabideetan gaur • ZUZEU:

    [...] “Hasier”, non bi buru eta hiru bihotzekin jaio zela dioen..Eta gaineraArmiarmak, “Adiorik ez, Hasier Etxeberria, mon ami” izeneko Literatur Emailu bat igorri zuen atzo, kazetariaren kasik liburu guztiak sarean [...]

Agenda

Efemerideak

Kritikak