Abe 04 07

Juan Jose Mogelen idazlanak

Aspaldi sareratua zuen Klasikoen Gordailuak Juan Jose Mogel debatarraren Baserritar nekezaleentzako eskolia (1816). Orain, berriz, liburu hartan oinarritutako bigarren bertsioa kaleratu nahi du. Halaz ere, Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia (1845: 1991) liburua, teorian bestearen bigarren edizioa izan behar zuena, aski aldatua argitaratu zen Gasteizko inprimategian. Mogelek berak ematen du horren arrazoia: “Bigarren aldiz urteten dau argitara liburutxu onek [...] zelan denporeen gora beraak agertu oi ditubeen premiña barrijak, geituten jakoz gauza asko ta ikasbide txito biarrak, eldu garian egun negargarrijetarako”. Baserritarrei zuzendua, bertan dotrina-gaiak tratatzen dira pertsonaien arteko elkarrizketak nabarmenarazten dituen oinarri-oinarrizko ehundura narratibo baten barnean. Larramendik erlijio-gizon erdaltzaleen aurka irekitako lubanetatik, Juan Jose Mogelek Peru Abarka (= baserritar) ororen berezko jakintzaren inguruko tesi kontraesankorra baliatzen du izenburuan bertan. Amaitzeko, bazkalburuko gisara, Egunoroko lan-on ta erregubak (1820) idazlana eskaintzen da. Esan gabe doa, irakurle, “liburu onetan ikasi daikezu zeure bizi moduba zuzenduteko biar dana”.

Agenda

Efemerideak

Kritikak