Ots 15 19

Sei poema Idurre Eskisabel Larrañagaren ahotsean

Iaz kaleratu zuen Idurre Eskisabel Larrañagak Goseak janak poema liburua. Orain, liburu hartako sei poema entzun ditzakezu egileak berak grabatuak.

Harrezkero
Tatuajea
Desira
Alize
Atso
Edurnezuriren amarenak – 4

Abe 01 18

Mikel Laboaren LP bat

Mikel Laboak hiru ildotan sakondu zuen bere sormen lana: Herri kantagintzaren berreskurapen eta hedatzean, esperimentazioan (lekeitioak) eta idazleen testuen ahairetzean. Bere heriotzaren 10. urteurren honetan, musikatzeko aukeratu zituen testu batzuekin osatutako LP bat proposatzen dizuegu, jakinik Laboaren kantagintzak euskaldunon belaunaldi askoren imaginarioan duen eraginak mugatuegi ere bihur dezakeela, nork bere LPa duela.

A aldea

Egun da Santi Mamiña
(Gabriel Aresti) 1966
Gaberako aterbea
(Bertolt Brecht) 1969
Izarren hautsa
(Xabier Lete) 1980
Herria eta hizkuntza
(Xalbador) 1980
Martxa baten lehen notak
(Joxean Artze) 1980

B aldea

Lizardi
(Bernardo Atxaga) 1985
Sorterriko koblak
(Joseba Sarrionandia) 1985
Oroitzen zaitudanean, ama
(Joseba Sarrionandia) 1994
Gure hitzak
(Bernardo Atxaga) 1999
Sustraiak han dituenak
(Joseba Sarrionandia) 2005

Emari eta sakonera handiko ibaia harri batetik bestera jauzika zeharkatzeko ahaleginean irudikatu dugu Laboa. Gabriel Aresti musikatu zuen lehenik, artea artearen aldeko aldarri ozenarekin eta klase kontzientziatik euskal poesia modernitatera ekarri zuen hura, Ez Dok Amairun bidelagun izango zituen Artze eta Lete, Arestik itzulitako Brecht, Aresti aitapontekotzat izan zuen Atxaga, Atxagaren bandakide izan zen Sarrionandia. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza, gure hitzak esan, ez daitezela gal, ez daitezela ahaztu. Nekez uzte du bere sorterria, sustraiak han dituenak. Oroitzen zaitugunean…

OHARRA: Datak kantak argitaratu ziren urteei dagozkie, ez testuak sortu zirenekoei.

Aza 20 18

Karlos Cid Abasoloren poemak, grabazioetan eta ingelesez

Aurtengo udaberrian argitaratu zen Keinu konplizeak, Karlos Cid Abasoloren poema liburua. Oraingoan, poema haietako bost, audioz grabatuta entzun ditzakezu. Bestetik, Xabier Goik egindako itzulpenean, ingelesez ere irakur ditzakezu beste sei.

Urr 14 18

103 elkarrizketa idazleekin

Hamar urtetik gorako ibilbidea dauka Irakurrieran irratsaioak, Bizkaia Irratiak astero eskaini ohi duena Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez. Saio horiek batik bat sortzaileekin izandako elkarrizketetan oinarritu izan dira. Horietako asko eta asko Hitzen uberan webgunean daude eskuragarri eta, horietatik abiatuta, 103 elkarrizketa estekatu ditugu Literaturaren Zubitegian. Ehunetik gora zubi berri, literaturaz areago gozatzeko.
Horra zerrenda: (gehiago…)

Ira 21 17

Auhenaren sentimendua Arestiren ahotsean

1969ko uztailaren 10ean hil zen Rikardo Arregi, auto istripuz, Bilbora Gabriel Arestirengana zihoala. Hileta elizkizuna Andoainen egin zen, egun batzuk geroago, eta ekitaldian hainbat lagunek hitza hartu zuten, Gabriel Arestik horien artean. Poema bat irakurri zuen, Auhenaren sentimendua, gerora Harrizko Herri Hau (Kriselu-Lur, 1970) liburuan argitaratu zuena. Poema irakurketa hori grabatu egin zuen Joseba Agirre Zugastik, eta orain ezagutu da grabazio hura. Gara egunkariak kaleratu du, eta hemen entzun dezakezu.

Mar 22 17

Pete Seeger kantariaren beste hamahiru kantu

Duela hiru urte hil zen Pete Seeger kantaria. Orduko hartan hainbat kanta ekarri zizkion euskarari Josu Landak. Oraingoan sorta berri batekin dator Lou Topet, Harkaitz Canok euskaratutako 13 kanturekin. Loraldia jaialdian aurkeztuko dute datorren martxoaren 26an Bilboko Arriaga antzokian.

Abu 05 15

Celosamente gordeak azken 8 urteetako irratsaioak

Eta todo asi sen, a isan diferente Hala Bedi irratian Manex Agirre eta Gaizka Amondarainek Celosamente gordea irratsaioa egiteari ekin ziotenean. Astero literatur gaiak, elkarrizketak, irakurraldiak musikarekin uztartuz, horrenbeste urtetan.
BAP! taldeak ezaguna egin zuen Susa aldizkarian kaleratutako testua, kantu bilakatuz Zuria beltzez diskoan. Gaizka Amondarain eta Manex Agirrek irratsaiorako izenburutzat hautatu zuten, eta lau haizetara hedatu Hala Bedi eta beste irrati batzuetako uhinetatik. Lantzean behin gainera, emankizun ikuskizunen bat ere egin zuten han hemenka, azkena Zarauzko Literaturian. Eta orain zortzi urteotako irratsaio guztiak  Celosamente gordeak ditugu, edozein unetan hartu eta entzuteko moduan. Musika, zinema eta literatur erreferentzien altxor kutxa bat.

Eka 05 13

Gabriel Arestiren ahotsez

1975eko ekainaren 5ean hil zen Gabriel Aresti. Poetak berak errezitaturik, hemen dituzu 12 poema entzuteko. Ezagunenak hauek dira: “Nire aitaren etxea” eta “Egia bat esateagatik” (Patxi Mujikak 1964an Donostian grabatuak), “Bilboko kaleak” eta “Gizonaren ahoa” (Jesus Mari Olanok 1967an Hernanin grabatuak).

  • Egia bat esateagatik [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti01.mp3]
  • Nire aitaren etxea [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti02.mp3]
  • Marea-gora bizia [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti05.mp3]
  • Hibai zabal [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti06.mp3]
  • Bilbaoko kaleak [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti07.mp3]
  • Gizonaren ahoa [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti03.mp3]
  • Cuarta vez Nerea ante el futuro [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti08.mp3]
  • Primera vez Nerea ante el futuro [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti09.mp3]
  • Euskal harria [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti10.mp3]
  • Beira fina [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti11.mp3]
  • Arresku eta atzesku [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti12.mp3]
  • Azken euskaldunaren heriotzea [audio:http://susa-literatura.eus/audioak/aresti04.mp3]

Eka 05 12

Gabriel Aresti kantu bidez

Natxo de Felipek eta Joseba Tapiak eskainitako kantaldi baten grabazioa entzuteko gomendioarekin gatoz, aitzakiatzat harturik gaurko egunez 1975eko ekainaren 5ean hil zela Gabriel Aresti. Bederatzi kantu dituzu hemen, Arestiren poemez sortuak, eta 2000ko abenduaren 13an Bilboko Kalderapekon Natxok eta Josebak abestuak.

Urt 05 11

Bost poema
Omar Nabarroren ahotsez

Haragizko amoreak poema liburuan oinarritutako Haragizkoa diskoa argitaratu zuten Edorta Jimenezek eta Rafa Ruedak pasa den azaroan. Omar Nabarrok irakurririk bost poemaren audioak entzun ditzakezu orain Susaren webgunean. Bestalde, Vimeo-n dituzu Rafa Ruedak konposatu eta kantatutako Iraila zen eta Zeuon itzalak; baita ere Txuma Murugarrenek abestutako Itsasoaren aurrean eta Doctor Deseo taldeak grabatutako Sodomako sagarra. Gasteizen izango da Haragizkoa errezitaldiaren hurrengo emanaldia otsailaren 2an.

Aza 03 09

Oier Guillanen lau poema entzuteko

Errezitaldi dramatizatuak egiten ari da Oier Guillan, Eskuen sustraiak poema liburuan oinarrituta. Oreretako Mikelazulo elkartean izan zen aurrenekoa, hurrengoa Donostiako Guardetxean azaroaren 7an (larunbata) 19:00etan. Liburuko lau poemaren audioak eskaintzen dizkizugu Guillanen ahotsez; horietako lehena (Paperezko baratzea), Asier Sarasolarekin batera errezitatua.

Aza 15 07

Bideoa eta poemak,
Salvador Puig Antich gogoan

Salvador Puig Antich 25 urteko anarkista kataluniarra garrotez exekutatu zuten 1974ko martxoaren 2an. Heriotza krudel hura gogoan, Erramun Landak Harresi ostean pareta izeneko grabatu erakusketa egin du Bartzelonako MX Espai galerian 2007ko urrian, Koldo Izagirrek propio idatzitako hamar poemez edertua. Landak lanerako asmatutako zirriborroez eta Izagirreren ahotsaz baliaturik sortu du bideo hau Nora Ancarola artistak. Izagirreren poemen audioak banaka ere badituzu jarraian:

(gehiago…)

Abe 26 06

Teilatuko lizarra liburua eta errezitala

Koldo Izagirrek Donostiako Tabako Fabrikan aurkeztu zuen Teilatuko lizarra kantu liburua 2006ko apirilaren 4an errezital baten bitartez, eta jarraian arrats hartan bertan Joseba Tapiak Real Politik diskoa izan denaren premier bat eskaini zigun. Koldo Izagirreren errezital hura duzu hemen audiozko artxiboetan entzuteko, 13 kantuz taxutua, eta horietako bakoitza berbaldi batekin osatua edo iruzkindua. Izagirrek hogeita hamar urtetik hona argitaratutako kantu eta kantugaiak, eta gordean zeuzkan beste hainbat letra berri jaso ditu Teilatuko lizarra liburuan: sehaska abesti xaloak eta gaiztoak, blues malenkoniatsuak, baladak, koplak… eta baita ere kantu kultua esan genezakeena, frantsesek chanson à paroles esaten dutena, kantu berbadunak, “zer edo zer” molde jasoan esaten duten parolak, letrak. Osorik irakurtzeko daukazu liburua ere. (gehiago…)

Aza 01 06

250. Emailuko errezitala

Ostegun honetan Literatur Emailuek badute zer ospatua. 2002ko urtarriletik hona ostegunero e-postaz egindako bidalketetan, 250.a izan da aste honetakoa. Zifra biribil hori ospatzeko, bost poetaren errezitala eskaintzen dizugu gaurkoan: Edu Zelaieta, Paddy Rekalde, Xabi Borda, Gotzon Barandiaran eta Leire Bilbao. Zortzina poemaz, ia ordubeteko gozatu ederra entzuteko, aurretik Susaren webguneko audioa atalean zegoen sail luzearen osagarri. (gehiago…)

Uzt 13 06

Non dago Basques’ Harbour

1989an Balizko erroten erresuma kaleratu eta zortzi urtera publikatu zuen Koldo Izagirrek bere hurrengo poema-liburua, Non dago Basques’ Harbour (Susa, 1997). Eta beste mugarri bat ezarri bere literaturgintzan, pauso bat areago emanez bere hizkuntza poetikoan, estiloan, unibertso literarioaren eraikuntzan. Lehendik bagenekiena berretsi baizik ez zuen egin: euskal poesiaren ahotsik garrantzitsuenetakoa dela berea. Osorik dauzkazu irakurgai -eta entzungai gainera, batzuk- Basques’ Harbour-eko poemak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak