Api 15 11

Sarrionandiaren testuak Iruñean

Joseba Sarrionandiaren zenbait idazlanen irakurraldi publikoa egingo dute apirilaren 15ean (ostirala) 9:15etik 13:45era Iruñeko Biurdana institutuan.

Api 07 11

Haragia Tolosan

Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz ariko dira apirilaren 7an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Ots 16 11

Zenbaki lehenen bakardadea Iurretan

Paolo Giordanoren Zenbaki lehenen bakardadea nobelari buruz mintzatuko dira otsailaren 16an (asteazkena) 19:30ean Iurretako herri bibliotekan.

Ots 03 11

HankaHutsik Bilbon

HankaHutsik poesia eta musika emanaldia izango da otsailaren 3an (osteguna) 21:00etan Bilboko 7Katu gaztetxean.

Urr 11 07

Mozorroaren xarma, Asel Luzarraga

Asel Luzarragak Mozorroaren xarma liburu berria aurkeztuko du urriaren 11n (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi aretoan. Argitaldaria: Erein.

Urr 11 07

Goizalbaren argitan, Pello Otxoteko

Pello Otxotekok Goizalbaren argitan poema liburu berria aurkeztuko du urriaren 11n (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi aretoan. Argitaldaria: Erein.

Urr 01 07

Euri kontuak Donostian

Jose Luis Otamendiren Euri kontuak ipuin liburua izango dute mintzagai urriaren 1ean (astelehena) 19:30etan Donostiako literatur solasaldietan (San Jeronimo kaleko sotoan). Gidatzailea: Xabier Gantzarain.

Ira 28 07

Sua nahi, Mr. Churchill? Iruñean

Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? narrazio liburua izango dute mintzagai irailaren 28an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko-Maldikoko irakurleen klubean.

Ira 27 07

Zortzi unibertso, zortzi idazle Gasteizen

Ana Urkizaren “Zortzi unibertso, zortzi idazle” liburua hizpide izango dute irailaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurleen Klubean, Hikaateneoan.

Ira 17 07

Eskuetan mapak Asier Serrano

Asier Serranok Eskuetan mapak nobela aurkeztuko du irailaren 17an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi aretoan. Argitaldaria: Txalaparta.

Api 26 07

Hyde Parkeko hizlaria Larrabetzun

Joxemari Iturraldek Hyde Parkeko hizlaria izango du berbagai apirilaren 26an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Antolatzaile: Arrekikili.

Abe 08 06

Hemen da han Erroman

Leire Bilbao eta Sonia Gonzalez, Paola Febbraro eta Loigia Sorrentinorekin poesia errezitatzen arituko dira abenduaren 8an (ostirala) 18:00etan Erromako Libreria Odraden.

Per l’occasione saranno tradotte all’italiano poesie di Leire Bilbao e Sonia Gonzalez e all’euskara poesie di Paola Febbraro e Luigia Sorrentino.

Aza 24 06

Ezkatak Zarautzen

Leire Bilbaok Ezkatak poesia errezitaldia egingo du azaroaren 24an (ostirala) Zarauzko Arranoan.

Urr 07 06

Peter Panen bigarren atala?

Josu Landa

Asteon jakin dugu Peter Panen bigarren atala argitaratu berri dela, 22 hizkuntzatan, tartean euskaraz. Albistea irakurri nuenean, aski iratzarri gabeko nire neuronei bota nien gaizki ulertuaren errua, eta urrupada luzea egin zion kafesneari. Liburuaren egilea, J.M. Barrie, ez al zen bada aspaldi hil? Nola da posible hark bigarren zatia idatzi izana? Eskuizkribu galduren bat aurkituko ote zuten haren intimidadeko kajoietan? (gehiago…)

Eka 24 04

Sua gure poesian

Ariketa txiki bat egin dugu basquepoetry.eus guneko bilatzailean; San Juan eguna dela eta, sua idatzi dugu. 33 poema irakurtzeko aukera eman digu bilatzaileak. Haika mutil poemarekin hasi (XVIII- XIX mendeetako poema anonimoa) eta Jon Benitok 2001. urtean plazaratu Hautu txikiak bidea egiten du bitarteko poemak agertuko zaizkizu.

Agenda

Efemerideak

Kritikak